Kapital publikoa
Kapital publikoa
2014, poesia
104 orrialde
978-84-92468-64-5
azala: Xabier Gantzarain
Jose Luis Otamendi
1959, Azpeitia
 
2022, poesia
2019, poesia
2007, poesia
2000, poesia
1999, narrazioak
1995, poesia
1990, poesia
1987, poesia
 
Kapital publikoa
Jose Luis Otamendi, 2014

“Denona den hori da kapital publikoa” diosku egileak, “inork beretzat bakarrik hartzerik ez daukana: gabiltzan kalea, arnasten dugun airea, mintzo garen hizkuntza, pertsonak, oroitzapenak, egunkaria, sentimenduak”. Gogoeta sozial eta politikoetatik abiatu eta eguneroko bizimodu intimorainoko bidaia bat erakusten digu Jose Luis Otamendiren poema-liburuak. “Galtzerik nahiko ez nituzkeenak, salatzeko modukoak iruditzen zaizkidanak, babestu beharreko jotzen ditudan gauzak dira poema hauen muina. Kapital publikoa zaindu beharreko mundu egingarrien aukera da”.

bideoak:
Joxe Amantegi Agirrebeitia (2014-12-30)
Sautrela (2014-11-27)
Don Inorrez (2014-11-13)
Don Inorrez (2014-11-13)
Don Inorrez (2014-11-13)
kritikak:
Historiaren amaraunean, alderrai, Hasier Rekondo, Berria, 2014-11-23
«Hirugarren atalean, Gosaria eta legea izenekoan, liburuak maila gorenenak jotzen ditu. Aurtengo libururik onenen artean kokatzeko arrazoiak aurkituko ditugu bertan».
Zalantzaz, Javier Rojo, El Correo, 2014-11-29
«Idazleak erabiltzen duen hizkera poetikoan ezkerreko diskurtsoan agertzen diren hainbat osagai errepikatzen dira, eta behin eta berriro mundu erasokorraren aztarna uzten dute agerian».
Arnas eta hausnar, Harkaitz Cano, 111 aldizkaria, 2015-02-00
«Ni indartsu bezain liriko batetik mintzo da poeta oraingoan ere, baina ez da ni egolatra bat, inguruarekin eta ingurukoekin senidetzea bilatzen duena baizik, orbel eta euri usaineko eguratsarekin eta gu denok garen eguraskiloekin negoziatzeko prest dagoena».
Plusbalio poetikoa, Mikel Asurmendi, argia.eus, 2015-03-11
«Otamendiren kapital poetikoa ebatsi gura dut munduko banku erraldoien herdoil lodia karrakatzeko, baden hizkuntza batean mintzatu ahal izateko, baden herri batean lo egiteko, baden maitasun baten ondoan jaikitzeko».
Das Kapital, Igor Estankona, Deia, 2015-03-14
«Prosaren eta poesiaren mugetan eta luzatu eta luzatu egiten diren ahapaldien erritmo atseginean galtzeko liburua da hau, inondik ere. Lirikaren oinarrietara itzuli gura duen abangoardia zaharrak oraindik kitzikatu ditzake kontzientziak».
Gorantz, Iker Zaldua, Gara, 2015-06-06
«Gorenera heldu naiz, baina ez dut hemendik jaisteko gogorik, ez dut liburua bukatzerik nahi, dotorezia eta aldarria nahasten zaizkidalako Otamendiren lerroetan».