Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Arratsalde bat besterik ez zen
Hillarguia bere oiñace ixillean
Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Arratsalde bat besterik ez zen
Hillarguia bere oiñace ixillean
Tristuraren itsasoan
Poz zuriaren eskeletoa
Gau ilunaren altzoan,
Sentsazioen apar berdaska
Uhinen konpas mantsoan,
Sentipen hitsak murgildu dira
Tristuraren itsasoan.
Bizitza, zumar hosto gabea:
Haize urdinak soildua.
Irudimena, zakar tartean:
Burni zahar herdoildua.
Bakardadea, harkaitz gainean:
Kaio gaixo koroildua.
Zentzu horiztak erdi arrastan
Pena bustien larrean,
Etsipen beltza hankutsik doa
Ur ertzeko hondarrean,
Desio grisak: aingira hilak
Gogoaren otarrean.
Esperantzaren ontzi berdea
Galdu da uren marean
Amets aingurak hondora doaz
Itsaso zabal barean
Mila arrai beltz trabatu dira
Oroimenaren sarean.
w 1990