Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Arratsalde bat besterik ez zen
Hillarguia bere oiñace ixillean
Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Arratsalde bat besterik ez zen
Hillarguia bere oiñace ixillean
Elurraren memoria
Begi izuak elkarren bila hitzik gabeko hizketan,
Irudipenen kristal urdinak bihotzez xehetuz printzetan,
Sentimentuak nahaspiltzen doaz begiz begiko liztetan,
Zentzu libreak trabatu arte maitasunaren krisketan. (bis)
Udatzeneko larre lehuna, amoranteen sehaska,
Gorputz zuriak etzaten dira hego haizetan besarka,
Esku ikarak zokorik zoko larru gainean presaka,
Aho batean bi mundu urtzen mingainak esamesaka, (bis)
Haragiaren ibai hazitan odol uholde gorriak,
Suzko zainetan tristura urtuz atseginez etorriak,
Itsas beroan irakin alen elurraren memoriak,
Mila arantzetan zabaldu nahi du plazerraren elorriak. (bis)
w 1990