Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Arratsalde bat besterik ez zen
Hillarguia bere oiñace ixillean
Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Arratsalde bat besterik ez zen
Hillarguia bere oiñace ixillean
Begiak
Bi aldiz elurretan
galdu nizkinan hireak
Bi aldiz elurretan
galdu, hireetan eneak
Bi apaburu eder
ur garbitan erneak
poza niri hireak
Bi sagar zuritan
bazkatzen bareak
zauria hiretzat eneak
Bi loreño horitan
malkotan erleak
eztia niretzat hireak
Bi leihoak itxirik
barrenutsik etxeak
tristura hiri eneak
Bi aldiz elurretan
galdu nizkinan hireak
Bi aldiz elurretan
galdu, hireetan eneak.
w 1987