Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Arratsalde bat besterik ez zen
Hillarguia bere oiñace ixillean
Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Arratsalde bat besterik ez zen
Hillarguia bere oiñace ixillean
Ez bazara nitaz akordatzen!
Gauerdian lehunki dabil brisara arina
Ur geldiaren axala kirimolatzen,
Hostoak espazioan, goiti eta behiti irristan
Isiltasunaren kristalean dostatzen,
Erreka zintzurrak behiti, bihurrika datoz urak
Gau lamien adatsak txirikordatzen...
Hutsetik zintzilik ari dira armiarma jostunak
Amodioaren sare finak brodatzen,
Baina, zer ajola dit niri, edertasun guzi horrek
Ez bazara nitaz inoiz akordatzen.
w 1990