Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Arratsalde bat besterik ez zen
Hillarguia bere oiñace ixillean
Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Arratsalde bat besterik ez zen
Hillarguia bere oiñace ixillean
Gure larrea ederra dun
Gure larrea ederra dun eta gailena
desioa baita espaziorik garbiena.
Erantzunik gabeko galderak
egiten zizkionagu elkarri
isiltasunaren hariak ditugularik
gure unibertsoaren lokarri.
Hezurren eta haragiaren artean
bide zuriak urratzen dizkin
gure tristura ilunak gauean.
Gure gorputzak isilik ziauden
elkarrengandik guziz urrun
beren itzal sakonei begira
amodioa lantzen gau eta egun.
Desioa baita espaziorik garbiena.
Gure larrea ederra dun eta gailena.
w 1987