Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Arratsalde bat besterik ez zen
Hillarguia bere oiñace ixillean
Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Arratsalde bat besterik ez zen
Hillarguia bere oiñace ixillean
Gauaren sabel zurian
Bare lizunak, zokorik zoko, goroldiozko larretan:
Izarren sua soro bustian disekatzen zilarretan,
Isiltasuna milikatuaz ilunaren bularretan.
Hats hats hats...
Hega nadin gau hutserantz!
Ur biluziak hotzikaretan ilunbetako dunduri.
Barne izua jiran dabilkit suzko eraztun iduri.
Gorputz guzitik biribilketan odola dantzan urduri.
Hats hats hats...
Izardia, minaren baratz!
Argi guzien gelditasuna; munduaren lo sorgorra.
Gau hegaztien hegal dardara; ur basatien borborra.
Amets urdinen kristala hautsiz doa erreka kozkorra.
Hats, hats, hats...
Hilargia atseginaren ardatz!
Sentimentuak murmurioka oroipenen isurian...
Gogoa sutan jiraka dabilt odolaren iturrian,
Tristurak poza ernaldu arte gauaren sabel zurian.
w 1990