Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-18-5
Patziku Perurena
1959, Goizueta
 
 

Udazken gorri honetan

 

Udazken gorri honetan

ene oroimena zure baitan pausatzen da

antzara eta basusoak harizti zaharretan bezala.

Zure hego haizearen labetan goritzen den suak

kizkaltzen ditu ene lurralde barnekoiak

eta zure ezpain uheletan pilatzen

ene erreka ilunak daramaten horbela.

Zure gorputza diren mendi biluziak

estalki zuriz janztera utziz

goi mendietatik ibarreruntz abiatu dira

ene behiak, artaldeak, eta behor amoltsuak oro...

Udazken gorri honetan

ilunabartzen hasia denean

zure begiak pizten dira ene sukalde lezean

eta ene labazomorro izuak

beren gordalekuetara aienatzen dira.

Ezen ene sentimenduak —labazomorro izuok—

lasaiago sentitzen baitira, segurrago

ilunbeetan edo etxe zahar hutsetan.

 

w 1984