Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Arratsalde bat besterik ez zen
Hillarguia bere oiñace ixillean
Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Arratsalde bat besterik ez zen
Hillarguia bere oiñace ixillean
Arratsaren eltzeitsuan
Urrezko sokak bilduxe dittu
Udatzen arratsaldeak,
Ilun adatsen mototsak lotu
Haizearen matxardeak.
Gau sorginduak hegan dabilzki
Zoramenaren sardeak.
Gogoa, bere hutsean, zenbat eta gorago
Gorputza orduan eta lorrago!
Milla izarren zilar soinua
Arratsaren eltzeitsuan.
Gogo hustuan, poz murmurio,
Urak marmar berritsuan.
Jainko usaia dakar haizeak
Oroipenen intzentsuan.
Gogoa, bere hutsean, zenbat eta gorago
Gorputza orduan eta lorrago!
Goranahi honek non du sorrera
Batek ahal baleza jakin!
Atseginaren zurrunbiloan,
Bihotzak nahi du irakin.
Zentzu guzien dardar izuan,
Huts urdinera hegamin.
Gogoa, bere hutsean, zenbat eta gorago
Gorputza orduan eta lorrago!
Irudipenen zorabioan,
Milla sugeren nahaspilla.
Biziontzian hilargia odol
Gozamen zaharren aspilla.
Urdin hutsean galtzen da beti
Giza bihotza arnas billa.
w 1990