Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Arratsalde bat besterik ez zen
Hillarguia bere oiñace ixillean
Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Arratsalde bat besterik ez zen
Hillarguia bere oiñace ixillean
Ene gogoa zahartzen ari da
Bide gaiñean ezquia
Eultza barnean eztia,
Ene gogoa zahartzen ari da
Moral gaiztoac hecia.
Cecen haundiac balore
Biganch gazteac adore,
Ohe zurian hartu nahi nuque
Laztan gozotan amore.
Apirillean euria
Uztaillean eulia,
Negu beltzeco bacardadean
Hau sofrimena neuria!
Basoan garaztarroa
Larrean birigarroa,
Odola harri bihurtuz doa
Zaurion azal harroa.
Charac landare zalcorra
Harcaitz picoac malcorra,
Ihesi doan quehea dirudi
Ene zorion galcorrac.
Orri zabalac lastoac
Belarric haundi astoac,
Sofrimenduac leuntzen dizquit
Sentipen zacar bastoac.
Izar bacanac ortzean
Laiño gorrien brontzean,
Sendimenduac odoltzen zaizquit
Hillargui ixilla sortzean.
Ceruco larru gordiña
Gauaren zapi urdiña,
Nire penequin yostaca dabill
Aidean haice sorguiña.
Adar berriac musquilla
Hillac aurpegui zurbilla,
Izarren bueltan hodei illuna
Etsipenaren gurpilla.
Baso beltzean sasiac
Itsasoan ur gaciac,
Malco ixillac leun datozquit
Gau illunean haciac.
Suac egurra quizcali
Gauac eguna itzali,
Arrats lucean ene bihotzac
Tristura eciñ bidali.
Ibaiac urac ixuri
Pertsona beti minduri,
Ene bicitzac urtzen ari den
Elur zuria dirudi.
w 1988