Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-18-5
Patziku Perurena
1959, Goizueta
 
 

Hillarguia bere oiñace ixillean

 

Hillarguia bere oiñace ixillean

Iltze sartzen ari da ene gogoan,

Gauero iltze berriac sartzen dizquit

Oroimenac aguintzen dion zocoan.

 

Hillarguia bere oiñace ixillean

Zulo bat eguitten ari da ceruan,

Ene erraietaco izua gordeaz

Iñorc harrapatuco ez duen lecuan.

 

Hillarguia bere oiñace ixillean

Munduari so triste doa arratsean,

Iñolatan ere eciñ baitu icusi

Cer gertatzen den munduaren atzean.

 

Hillarguia bere oiñace ixillean

Ur zabal haunditan yoan da itsasoan,

Eta bere urratsac urre bihurtuz

Galdu eguin dira illunaren altzoan.

 

Bai, hillarguia oiñace ixillean

Niri beguira iragan da gauerdian

Eta zuec bezala lo ez daguidan

Iltze bana sartu dit beguien ninian.

 

w 1988