Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Arratsalde bat besterik ez zen
Hillarguia bere oiñace ixillean
Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Arratsalde bat besterik ez zen
Hillarguia bere oiñace ixillean
Ostadarraren canta
Diamantezco espazioan
Hodei goibel illuncara,
Eguzquiaren arguitasuna
Bilduaz bere baitara,
Arrastan dabil bere itzala
Lurrean harat honara.
Hodei beltzaren zulo tartetic
Argui izpien icara,
Euri tantequin gurutzatu da
Eguzquiaren dardara,
Ostadarrac zubia eguin du
Errecatic errecara.
Eguzqui printza coloredunac
Murguiltzen dira urpera,
Ibai ertzeco zumar hostoac
Ur axaleco urrera,
Harripetic irteten arraiñac
Ostadarra icustera.
Hegazti izuac yolas alaitan
Hegatu dira aidera,
Zuritic urdiñera lehenbici
Guero gorritic berdera,
Ostadarrean pocic dabiltza
Hari batetic bestera.
Pinpilinpauxac atera dira
Coloretaco arguira,
Chori ttipiac arcu azpian
Berriquetan ari dira,
Cucua cantura etorri da
Ostadarraren harira.
Euri tantoac gueldiro datoz
Larre zabalen erdira,
Lau hormachori pausatu dira
Zubi pintatu-berrira,
Bata baranda hori gaiñera
Beste hirurac gorrira.
Eguzqui printzen hecetasuna
Heltzen da ibai zocora,
Arrobioac atera dira
Bideco euri gozora,
Atseguiña zazpi coloretan
Sartzen da bihotzondora.
Ostadarraren hari leunec
Harpa dacarte gogora,
Musica yotzera etorri da
Haicea zubi ondora,
Basapiztiac lilluraturic
Dantzara irten sorora.
Alegrantzia colorezcoac
Hautsi du bere aingura,
Ceru goibelac eracusten du
Nostalgiaren mindura,
Cale bustian irristatzen da
Euri zaharraren lillura.
Ostadarraren hari leunei
Yoan eguin zaie pintura,
Hodei uhelen zuri larua
Grisasta hitsen hildura,
Melancolia dacarqui brisac
Laiño illunen tristura.
w 1988