Galbahea
Galbahea
2024, poesia
80 orrialde
978-84-19570-21-5
Azala: Alots Arregi
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2023, antzerkia
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2007, poesia
2004, poesia
Galbahea
2024, poesia
80 orrialde
978-84-19570-21-5
aurkibidea
 

 

 

 

zaude geldi

ez pauso ez izerdi

zaude zeurean

hasierako leku berean

zaude zilborrari zor

aitzakien babesleku gotor

zaude zurrun ez hauskor

min emandakoan ere jator

zaude garbi garden

orbangabe lerden

zaude zorneari eusten

ezina ekinez egiten

zaude lubakian luzaro

kanpoan hotzegi dago

zaude hurkoen gainetik

lotsa galduko duzu oinpetik

zaude olatuei so

ezabatu haien antzo

zaude zu betizu

onartzeak kalte egiten dizu

nahita izan da-eta

otoi barkaidazu

oihua entzuten baduzu

egunero nire eskuetan

kolpea sentitzen baduzu

usu nire hitzetan

nahita izan da-eta

otoi barkaidazu

 

arrazoiak ditut motiboak beste

maiz ohartzen naiz ez uste

entzun nahi zenukeena badakit

erranairuak poltsikoan darabilzkit

neuk ebatziko dut noiz erabili ordea

eta badaezpada erantzuna dut gordea

nahita izan da-eta

otoi barkaidazu

kilkerra ezkutuan bizi da

zuloa egiten du lurrean

bertan ostentzen da

inguruan isiltasuna baizik ez denean

kantatzen du

ezkutuan beti norbait dagoela

aldarrikatzen du

harroa da

besteek bera entzutea nahi du

zarata igartzen duenean isildu egiten da

besteek diotena entzun nahi duela dirudi

besteen hitza errespetatzen duela dirudi

edo ez duela inork non dagoen jakiterik nahi

epeletan kantatzen du

eguzkiak jotzen duenean

euria ari duenean isildu egiten da

tanta bakoitzak esateko duena

entzun nahi du

kilker bat kantuan hasten da

gero beste bat eta beste bat eta beste bat

harik eta hamaika ahotseko kilkerbatza

osatzen duten arte

sekula ez ahots berdinez

nork berea eta hurkoarengandik

ezberdin doinu berean