Galbahea
Galbahea
2024, poesia
80 orrialde
978-84-19570-21-5
Azala: Alots Arregi
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2023, antzerkia
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2007, poesia
2004, poesia
Galbahea
2024, poesia
80 orrialde
978-84-19570-21-5
aurkibidea
 

 

 

 

nire berbak direnak erabili gura ditut

neure buruari iruzur ez egin

isildutakoak errepikatzeari utzi

begiradak hanka-puntetan

ihes egin ez diezadan

bekoz beko gauden bitartean

gure artean gaizki-ulerturik egon ez dadin

behar zenean ezer egin ez izana

aurpegiratzen didazunerako

oraleku bat

oraleku herabe bat

oraleku herabe duin bat

erasoen aurkako erabilera eskuliburua

nagusitasun intelektual eta moralaren

haizezko dorreak eraistekoa

zure erantzuna baino onartzen ez duen

galderaren giltzaduratik ateratzeko zerbait

oraleku bat

oraleku herabe bat

oraleku herabe duin bat