Galbahea
Galbahea
2024, poesia
80 orrialde
978-84-19570-21-5
Azala: Alots Arregi
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2023, antzerkia
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2007, poesia
2004, poesia
Galbahea
2024, poesia
80 orrialde
978-84-19570-21-5
aurkibidea
 

 

 

 

hau guztia gure ama

endekapen betean dela bizi dut

burua galtzen hasi zenez geroztik

ez dut munduratu ninduen hura aurkitu

beste nor bat da

laranjak azal eta guzti jaten ditu

ezer ez galtzeko

ura tantaka erortzen zaio

eskuetako dardarizoaren konpasean

solora begira

pikondo hurritz haritzetik hara

hamarkadak atzerago ikusten duela dirudi

garbia ikuzten du lohia bere horretan utzita

ez dit esatekorik

ez entzutekorik

eta ni aurrez aurre mutu

isildutakoak ozen errepikatu nahirik