Galbahea
Galbahea
2024, poesia
80 orrialde
978-84-19570-21-5
Azala: Alots Arregi
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2023, antzerkia
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2007, poesia
2004, poesia
Galbahea
2024, poesia
80 orrialde
978-84-19570-21-5
aurkibidea
 

 

 

 

begira nago begira

beheko kamino berrira

noiz etorriko ote den

neure laztana herrira

badator

neure laztana

herrira

pauso bakoitzean

lur berri bat

zapaldu minez

galgarik ez duen bizikletan

pendiz gogorrenean ere

ez dio belaunak urratzeari beldurrik

ezta esku ahurretatik harri txintxarrak

orratzez ateratzeari ere

bere burua galtzen du

itzultzeko premiarik gabe

eginez egun bizitzea baino ez ei da

eginero bizitzea

egin oro bizitzea

nork izan nahi du

gure historiaren premu?

hondakindegi bat baino

ez ote da ageri gure atzean?

aldamio hanka mehe ikarati bat?