Bahiketa baten istorioa da hau, burua galtzeko zorian dagoen taxista batek antolatua, konplize dituela bere iloba lehenik eta diru premiaz dabilen argazkilari bat gero. Bilbora datorren ikerlaria atzeman, balio bereziko informazio medikoa erauzi eta akabo.
Kasu arraro guztietan bezala, ordea, korapilatu egiten dira interes desberdinak, plan zehatza, gertakari aldrebesak, oroitzapen zalantzazkoak, lortzeko zailak diren helburuak eta ametsak. Gotzon Barandiaranen bigarren eleberria den honetan beti dago aitzakiaren bat egia osoa ez esateko.