Truman Capote: Connor andreari deitu diot. Maryleeri. Elkarrizketa luzea izan dugu...
Jake (erne): Bai?
TC: Gertatu den guztia kontatu dit...
Jake: Ez, ez dizu kontatu! Zer arraio kontatuko zizun!
TC (haren erantzunaren zakarkeriaz asaldaturik): Baina Jake, haren ustez...
Jake: Bai. Zer esan du?
TC: Istripua izan zela.
Jake: Eta zuk sinetsi?
TC: Esan didanetik, hori dirudi atera daitekeen ondorio bakarra.
Jake: Berak ez daki zer gertatu zen.
Truman Capote
Eskuz landutako hilkutxak