kritikak:
Nitasuna gainditzen, Javier Rojo,
El Correo, 2005-03-02
«Nahita antipoetikoa izan nahi duen idazkera bat erabiltzen du, edertasuna baztertu beharko balitz bezala, baina estilo asmoa eta poesia egiteari uko egin gabe. Subjektu poetikoaren nitasuna azpimarratu nahi dela ematen du».
Lan baratza, Aritz Galarraga,
Gara, 2005-03-12
«Idazle batek lehen liburuarekin ematen du ezagutzera bere burua. Segur aski, gerora idatziko dena ere baldintzatuko du lehen lan honek, liburuak izan duen harrerak edota jasotako kritikek izango dute eragina. Lasai egon dadila Gotzon, egin beharrekoak ederto egin baititu».
Komprometitua eta pertsonala, Gorka Bereziartua,
EremuLauak.com, 2005-05-23
«Barandiaranek asko du esateko oraindik. Horrela igartzen zaio behintzat liburua ixten duen poeman “Hasierara itzuli nahi nuke” dioenean. Gu, gure aldetik ziur gaude arrakala hau ez dela bere horretan geratuko, zerbait handiagoa, haran bat adibidez, sortuko dela aurrerantzean».
Inor ez da ezinbestekoa urgentziazko gure munduon, Mikel Asurmendi,
Irunero, 2005-08-01
«Ez dakit nirea oportunismoa edo egokiera ote den. Poesia honek ordea, nuen ustea berritu dit: Urgentziazko garai honetan oro behar dugun arren, inor ez da ezinbestekoa, ez ezer ere. Horra gizakion ezinbestekoa, horra gure paradoxa eta fatalismoa!».