Arrakalak
Arrakalak
2004, poesia
80 orrialde
84-95511-70-3
azala: Xabier Gantzarain
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2024, poesia
2023, antzerkia
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2007, poesia
 

 

BIDAZTIA

 

Ez dago mesanotxerik

ohearen zure ertzean,

oihartzun bakoa da

zure atzamarren tinbre hotsa.

Ez duzu zapaten zantzorik

atariko lanpasean,

hanka puntetan alde egiten digu

maitasun gauetako egunsentiak.

Ez dakarzu bidai txartelik

ez bada joanekorik,

erlojuarekin batera zapartatzen diren

laztanez nago hilurren.

Etorri zatoz baina

ez zara egundo geratzen.