Aurkibidea
gure maitasunak nahikoa izan behar luke
nire berbak direnak erabili gura ditut
nahi zenuke zure mina nire egitea
Lur hiztegi entziklopedikoak dioenez
agian gaur iraultza egin daiteke
ezkutuan egon den egia argira ekartzeak
politika baldintzak eta cookieak onartuta
hogei urte lehenago hasitakoak
gure eskubide guztiak sakrifikatu dituzue
mugak aduanak pasaportea migrazioa
Amaia Lasak behinola alfabeto berri bat
hamaika gizon zuri mahai borobil batean
aurrerantzean ez da filosofia ikasgairik eskainiko
ni ez naiz ezeren inoren akats
Aurkibidea
gure maitasunak nahikoa izan behar luke
nire berbak direnak erabili gura ditut
nahi zenuke zure mina nire egitea
Lur hiztegi entziklopedikoak dioenez
agian gaur iraultza egin daiteke
ezkutuan egon den egia argira ekartzeak
politika baldintzak eta cookieak onartuta
hogei urte lehenago hasitakoak
gure eskubide guztiak sakrifikatu dituzue
mugak aduanak pasaportea migrazioa
Amaia Lasak behinola alfabeto berri bat
hamaika gizon zuri mahai borobil batean
aurrerantzean ez da filosofia ikasgairik eskainiko
ni ez naiz ezeren inoren akats
esperantza jada ez da esperoan egotea
bidea atzerantz egitea ere debekatuta
duen karramarroa zaie itxaropena
ez dute inora joaterik
biharra atzo da
egunero
behin eta berriz
nola bizi etorkizuna
ez dela etorriko dakizunean?
goizean goiz hasita prestatutako jatekoak
afaria banatzen lagundu duzu 1200 anoa
emakumeak eta haurrak dira denak
bi ilaratan
batentzat birentzat hirurentzat laurentzat
menestra pita ogia sagarra koilara
plastikozko poltsa urdin batean
lehen ordu erdia iragan arte
ez zara berba bakar bat ahoskatzeko gai izan
denak daude bi ilara horietan
zure semeak bikotekidea ama amama
eta ohartu orduko berriz ere epaitzen hasi zara
nora begira bizi izan zara urteotan guztiotan
thank you esaten dizute thank you my friend
ez dituzu emakume horien begiradak ahantzi gura
ez dituzu haur horien irriak ahaztu nahi
badakizu etxeko epelera itzulitakoan
joan egingo zaizkizula oroimenetik
ez dituzula akorduan gordeko
eta horrek bertoko egunerokoaren aitzakiapean
urrundu egingo zaituela ilara hartatik
herritarrak izan nahi duten emakumeak
ume bizi nahi duten haurrak
pertsona zahartu gura duen jendea