Galbahea
Galbahea
2024, poesia
80 orrialde
978-84-19570-21-5
Azala: Alots Arregi
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2023, antzerkia
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2007, poesia
2004, poesia
Galbahea
2024, poesia
80 orrialde
978-84-19570-21-5
aurkibidea
 

 

 

 

lagunak diost uste zuela

galbahe hitza desagertua zela

jada ez duela inork erabiltzen

zuk aldean daroazu ba

erantzun diot

badakizu zer eta norengandik bereizi

hitzak lekuz aldatzeko jolas miragarria ezagutzen duzu

aldi hau ulertzeko ezinbestekoa

zuk badakizu

argitu egidazu zer gertatzen den berbarako

gure hizkuntzarekin

gauzak izendatzeko modu bat desager liteke

        euskalduna izatea ez da aski

        euskaldunak izatea ez da asko

        euskalduna ez da aske

zergatik aldentzen ari garen horrenbeste gugandik

        aski da euskalduna

        asko da euskalduna

        aske da euskalduna

zeinek asmatuko duen arrakala aukera bihurtzen

ez luzaroko baina aiduru nauzu

bagara horrenbeste

nahikoa dira beste asko

gu menosteko

etorkizuneko berben aztiak

zehatz eta motz ikasi beharko du