Aurkibidea
gure maitasunak nahikoa izan behar luke
nire berbak direnak erabili gura ditut
nahi zenuke zure mina nire egitea
Lur hiztegi entziklopedikoak dioenez
ezkutuan egon den egia argira ekartzeak
politika baldintzak eta cookieak onartuta
hogei urte lehenago hasitakoak
gure eskubide guztiak sakrifikatu dituzue
esperantza jada ez da esperoan egotea
mugak aduanak pasaportea migrazioa
Amaia Lasak behinola alfabeto berri bat
hamaika gizon zuri mahai borobil batean
aurrerantzean ez da filosofia ikasgairik eskainiko
ni ez naiz ezeren inoren akats
Aurkibidea
gure maitasunak nahikoa izan behar luke
nire berbak direnak erabili gura ditut
nahi zenuke zure mina nire egitea
Lur hiztegi entziklopedikoak dioenez
ezkutuan egon den egia argira ekartzeak
politika baldintzak eta cookieak onartuta
hogei urte lehenago hasitakoak
gure eskubide guztiak sakrifikatu dituzue
esperantza jada ez da esperoan egotea
mugak aduanak pasaportea migrazioa
Amaia Lasak behinola alfabeto berri bat
hamaika gizon zuri mahai borobil batean
aurrerantzean ez da filosofia ikasgairik eskainiko
ni ez naiz ezeren inoren akats
agian gaur iraultza egin daiteke
herrikideak kalean gurutzatzean
egun on esan barik
dakienari ikasi barik
lekukoari entzun barik
kaleen erreken mendien zuhaitzen
auzoen fabriken bidelagunen izenik jakiteke
garai likidoen abantailak dira
efimerotasuna borrokatu behar ez izateak
dakarren malgutasuna
duela hirurogei urteko pankartak
plastiko berdinetan
pintura berberarekin margotzea
eskaileratik jaitsi eta herrikideei
gero arte esateko gai ez denak
turbokapitalismoa gripatu eta
iraultza burutu lezake
agian orain baliteke
agian orain gaztetasuna
arrazoi nahikoa da borrokarako
agian beti izan da
dena azkarregi ari da mudatzen
arinegi margultzen sustrukua
herriak ez du barkatuko
liburu baten izena da