Galbahea
Galbahea
2024, poesia
80 orrialde
978-84-19570-21-5
Azala: Alots Arregi
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2023, antzerkia
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2007, poesia
2004, poesia
Galbahea
2024, poesia
80 orrialde
978-84-19570-21-5
aurkibidea
 

 

 

 

zozoa beroketa ariketetan

goizeko zazpietan

eskala kromatiko diatonikoan

behetik gora goitik behera

hegazkinen orro harrorik ez

isiltasun zoli herabetia

txirritxirri orkestra

eki irribarretsu

zeru aurpegi garbitu berria

amaren sortetxe osteko larre malkartsua

ziurgabetasun guztietatik

eremu librea

haurtzaroa musuko bakar

denbora geldiezinaren izurri

espero ez genuena etorki

opa nizkien bugainbileak begoniak huntz orriak

bizitoki ilun arnasbakoei

txirritxirri orkestra bat

nylonezko alfonbren belardietan

arratsero jo genituen txaloak

inori eskerrak emateko baino

bizirik irauteko beharraren aldarri

inork inoiz berriz ikusiko ez gintuenaren laborri

hildako milaka haien zuloetan gorde dira

beste horrenbeste kilker

geroztik gorputzak izango gara kristalezkoak

atzamar punta ikusezin batek arrakalatuko gaitu

aho bufada xalo batek zeharkatu

zeinen hauskorrak garen kantatuko dugu berriz

baina oraingoan ez da izanen

haurtzarotik arrastaka dakargun gabezia

emozional baten karietara

oraingoan gorputza bera hezur eta azal

hautsiko zaigulako kantatuko dugu

orkatiletatik bereiziko zaizkigulako urratsak

eskubiturretatik bostekoak

gerritik behera bananduko zaigulako

dultzemeneoa

moztuko zaigulako harrokeria

tragediak idatziko ditugu ondoen bizi garenok

abundantzian ohitu garen koitaduok

galbahea aldean daroagunaren seinale

inoren eta ezeren beldurrik gabe

ametsik gaiztoenek ere mendekua hartuko dute

baina bitartean gaur orain hemen

zeregina dago franko

hil nahi duenarentzat