Galbahea
Galbahea
2024, poesia
80 orrialde
978-84-19570-21-5
Azala: Alots Arregi
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2023, antzerkia
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2007, poesia
2004, poesia
Galbahea
2024, poesia
80 orrialde
978-84-19570-21-5
aurkibidea
 

 

 

 

amaren heriotzak berretsi dit

galbahearen beharra

denbora beharko dut

izotzmindu hau azaleratu eta

begi txikerrotatik tantaka isurtzeko

ahalegindu beharra daukat

amaren heriotzak berretsi dit

galbahearen beharra

fatalismoa ari duenerako antapara

desesperantza ari duenerako aterki

larderia ari duenerako beroki

amaren heriotzak berretsi dit

galbahearen beharra

aspaldiko eginkizuna

eguneratzeke ditudan

galderen zerrenda

zer isildu dugun

zer dudan esan beharra

zer dudan hil ala bizi

zer izendatu dezakedan

bihotz tolesturik gabe

zelan heldu naizen gaurdaino

nor den naizen hau

zer iragazi dugun

zeri galarazi diodan sarrera

zeri esan nion ezetz betiko

betiko ama baino ez zela uste nuenean