Galbahea
Galbahea
2024, poesia
80 orrialde
978-84-19570-21-5
Azala: Alots Arregi
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2023, antzerkia
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2007, poesia
2004, poesia
Galbahea
2024, poesia
80 orrialde
978-84-19570-21-5
aurkibidea
 

 

 

 

gure maitasunak nahikoa izan behar luke

lantzean pozik bizitzeko

noizik behin zoriontsu izateko

eta hala ere

ez dut lortzen

ez dut lortzen isildutakoekin

bakean elkarbizitzerik

bizirik dirauten urruneko heriotzek

etengabe gogorarazten didate

gure hildakoak lurrazalean dautza

ametsetan errugabe

epaitzen dut neure burua

belaunikatu gabe

akatsen jakitun

burkideak ez salatzeaz hobendun

urteak dira ahaleginean

laguntza beharko dut agian

laguntza adiskideena

bakarrean gaitza da

zama kolektiboen aroan

biziko bagina bederen

ez ditugu zapaldutako lur guztiak erre

otalorea sasitzak erakarri zuen

galdetzea bezain xaloa da

abiapuntuan gaudela aldarrikatzea

baina kasu

hildakoak arantza zorrotzeko lastaira dira

gaitzespen bezatuak errazten dituzte

eta ohartu orduko itzalik gabe utz zaitzakete

niri gertatu zait

urteak dira nireak ez didala jaramonik egiten

beste norbaitena dirudi

ibilkera aldarazi gura dit

neure ez diren urratsak eginarazi

eta konturatzerako

hildako deserosoengana naroa

agurtu ditzadan

errukitu nadin

barkamena eska diezaiedan

haurrideak dituzte aldamenean

zer esan behar diet nik?

zer esan dakioke maitea galdu duenari?

laztana sorbaldan

galdera erretorikoa

doluminak

ez dago eskubiderik

erratu ginen