Galbahea
Galbahea
2024, poesia
80 orrialde
978-84-19570-21-5
Azala: Alots Arregi
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2023, antzerkia
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2007, poesia
2004, poesia
Galbahea
2024, poesia
80 orrialde
978-84-19570-21-5
aurkibidea
 

 

 

 

Bego Arteaga Artetxe gure ama

1944an jaio zen Areatzan

Bego Areatzakoa

bost neba-arrebetatik azkena

bere neba bikiarekin batera

gerra oste bete-beteko diktadurapean

umetatik hasi zen baserriko lanetan

geroztik ez zion lan egiteari utzi

zaintza lanetan eman zituen

bere urterik gehienak

senarra semeok gurasoak ilobak

bere burua zaintzeko ez zuen asti handirik hartu

geldi zauz neuk eingot

gure ama bere amaren antzera

beste emakume eta ama askoren antzera

sufrimenduaren harri-jasotzailea izan zen

baina ama zergatik ez diguzu ezer esan?

zuek ez arduratutearren seme

zuek ez arduratutearren

gure ama bere amaren antzera

beste emakume eta ama askoren antzera

zoriontsua zen etxekoak pozik ikusita

gu ginen mundukorik ederrenak bizkorrenak

baserritarra euskalduna abertzalea

emakume paregabea izan zen

ama zoragarria

maite zituen kantua jota eta arin-arina

ez zion egundo inori kalterik egin

bere bizitzaren baloreak

gaur egun iraultzaileenak

maitasuna eta begirunea

bizi legez joan zen

zaratarik atera barik

bakez bakez