ISILIK LOTU DA
Isilik lotu da
etxea dena
joan zarenean,
ni barruan
bakarrik utzirik.
Isilik bai, baina
zein beterik:
isiltasuna
zure itzuleraren
itxaro baita.
Eta, orain, barruko
gauza guziak
zure begien
bideak dira,
noiz bihurtuko.
Eta, orain, barruko
gauza guziak
zure eskuen
bideak dira,
noiz hartuko.