Zakur zaunkak
Zakur zaunkak
2023, poesia
120 orrialde
978-84-19570-10-9
Azala: Alain Urrutia
Iñaki Irazu
1954, Asteasu
 
 

 

BALDOSAK

 

 

Itaunketa saioan

jorratu ondoren

mutila berriro

ziegara zeramaten,

fregatu berritan,

distira batean

zegoen pasilloan.

 

Bat-batean, odola

jalgi zitzaion

ahotik kolpean,

sueloa mantxatuz:

dena ikusi zuen

lanean ari zen

garbiketa andereak:

 

ez bat eta ez bi,

pauso bizian

beragana jo

eta zaplaztako

            ozen bat

eman zion

bertatik, eskuarekin

                 zabal jokatuz.

 

Oihartzunean

aterik ate

zabaldu zena

lurrazpiko galeria

itsuetan barrena,

hango isiltasun

etsia urratuz.

 

Eta azkar asko

lanbasa hartuz,

beste pasada bat

eman zion bizkor

sueloari berriz,

baldosa haien

distira bere

      onera ekarriz.