Fast Fatum
Fast Fatum
2023, poesia
104 orrialde
978-84-19570-08-6
Azala: Iosune de Goņi García
Libe Goitia Artetxe
2001, Xatki
 
 

 

Hasi zarete ulertzen zer esan nahi duen uztailak?

Alberto Conejero

 

 

Jota, su eta kantaita

hitzak ahoskatzen ditut,

baina kantu bilakatu ditudanerako

denbora pasatuaren parte dira.

Erabakirik hoberena:

sokatiran jolastea.

 

Haurtzaroko San Joan partikularrak

oroitzen ditut:

alkohola jaurti erretako lepoan

eta gainean tomatea jarri;

badaezpada ere zalantza erre.

 

Hasi zarete ulertzen zer esan nahi duen ekainak?