Aurkibidea
Nola bilatu argia argi denean?
I. arazoa: gorputzaren papera maitasun harremanetan
II. arazoa: zaurgarritasuna arrisku gisa
III. arazoa: Moises eta lapurrak edo konfiantza gehiegi izatea
IV. arazoa: etsipena soluzio bakar gisa
Berriz ernalduko dira ipurtargiak
Nola soka batek agerian utzi zuen, gauaren erdian

Burua garbitzeko orduan, amama, zuri ikasi nizun:
— hari gorriaren kondairaren esanahi desberdinak
ezagutzen
— zuriaren gardentasunari delirioak entzuten
— artilearekin eta hariarekin aldi berean josten
Soroan, amama, zuri ikasi nizun:
— haztean okertzen diren landareak entzuten
— Marie Kondo metodoa nire beharren arabera
moldatzen
Sutean, amama, zuri ikasi nizun:
— Anariren letrak ulertzen
— gaztagin ez profesional gehiagoren beharraz
konturatzen
— larruberritu daitekeela suge izan gabe
Baina, amama, zuri ikasi nizun:
— Ahuntzek sasiak jaten dituztela, baina aurrez
zapaldua izan den belarra ez