Fast Fatum
Fast Fatum
2023, poesia
104 orrialde
978-84-19570-08-6
Azala: Iosune de Goņi García
Libe Goitia Artetxe
2001, Xatki
 
 

 

 

Lanegunak

hainbeste pertsona sostengatzen.

 

Norbaitek esan diezadala zer esan nahi duen

bazterretan bizitzeak zer, bazterraren ertzak

ezagutzen ez baditugu.

 

Ez dut izaerarik ezabatu nahi

[gurasoena

aitita-amamena

gurea

nirea izango dena].

 

Izan ere,

egun ezberdinen loturak

jazotzen diren denbora tartean

gertatzen da heriotza.