Fast Fatum
Fast Fatum
2023, poesia
104 orrialde
978-84-19570-08-6
Azala: Iosune de Goņi García
Libe Goitia Artetxe
2001, Xatki
 
 

 

 

Auzoan

haurrek soilik jaten

diote ogiari kurruskua, apurrak

ateetako markoetan iltzatuak daude eta

 

plazan andre zaharrak kontu

kontari bart gaueko iskanbilari

buruz eta gauza baten eta

bestearen artean Peneloperen senarra nondik ote

dabilen galdetzen du batek, besteak bizirik

al dagoen erantzun

 

eta momentu batez lasai dago auzoa,

ahaztuta uda bukatu dela, udazkena

hasi arteko tarte horretan bizi direla beti

 

zorriak iraungi dira eta, nola

denboraren bertikaltasunari beldurra dioten,

dutxako ileak ez ditu kendu inork oraindik.