Aurkibidea
Nola bilatu argia argi denean?
I. arazoa: gorputzaren papera maitasun harremanetan
II. arazoa: zaurgarritasuna arrisku gisa
III. arazoa: Moises eta lapurrak edo konfiantza gehiegi izatea
IV. arazoa: etsipena soluzio bakar gisa
Berriz ernalduko dira ipurtargiak
Burua garbitzeko orduan, amama, zuri ikasi nizun
Nola soka batek agerian utzi zuen, gauaren erdian

Amildegi ertzean
jolas gaitezen konfiantzaren jokora:
zuk besoetan hartu beharko nauzu,
emeki-emeki pausatzen den luma bezala,
eta nik ez ohartuarena egingo dut.
Orduan plasta! itsasora eroriko naiz
eta zuk jakin gabe hilarena egingo dut
eta zoriontsu izango naiz
zerurantz luzaroan begira,
zuk oihuka diharduzun bitartean.