Fast Fatum
Fast Fatum
2023, poesia
104 orrialde
978-84-19570-08-6
Azala: Iosune de Goņi García
Libe Goitia Artetxe
2001, Xatki
 
 

 

Hiltzea

etxe ezezagunean

lanpara bat piztea izango da.

Arnaldo Calveyra

 

 

 

Berriz ernalduko dira ipurtargiak

eta, kantu herrikoi bat nola,

ustezko geure etxe bakoitzean

ezezagun berriak agertuko dira

eta nola ba ez diezu harrera egingo!

Nola ez diezu harrera egingo!

Nahiz eta…

 

hiltzea izango den

etxe ezezagunean

lanpara bat piztea.

 

Nola ez ba,

gurasorik gabeko haurrari

lotarako muxua ematea bada,

nekatuta etxeratu berri den bikotekideari

manta luzatzea bada.

 

Argiari begiratu nahi

eta orduan beste norbaiti argia itzaltzea,

baina beti pentsatuaz

agian norbaitek loaren beharra duela.

Nonbaiten.