Fast Fatum
Fast Fatum
2023, poesia
104 orrialde
978-84-19570-08-6
Azala: Iosune de Goņi García
Libe Goitia Artetxe
2001, Xatki
 
 

 

0.I. ARAZOA: BEHARRIZANA

 

 

Begiak itxita

maitatu zintudan,

eternitateak

begiak dituelako.

 

Ikusi ahal izan banitu

begi gorri horiek

ezin izango zintudan

maitatu.

 

Baina zuk, bala gizona:

gauean amets handiak

estu irensten erakutsi

bazenidan ere,

hodeietan heriotza

etxea dela erakutsi

bazenidan ere, zu

izan zinen heriotza eman

zidan bakarra eta hori zen

nik momentu hartan

nahi nuen guztia.