Aurkibidea
Nola bilatu argia argi denean?
I. arazoa: gorputzaren papera maitasun harremanetan
II. arazoa: zaurgarritasuna arrisku gisa
III. arazoa: Moises eta lapurrak edo konfiantza gehiegi izatea
IV. arazoa: etsipena soluzio bakar gisa
Berriz ernalduko dira ipurtargiak
Burua garbitzeko orduan, amama, zuri ikasi nizun
Nola soka batek agerian utzi zuen, gauaren erdian

Denborarekin ikasi dut loreak
atzera ireki daitezen irteera gabeko kalean,
biharamunean ihesbiderik ez bada,
erlojuari eskatu beharko zaiola
uste denak ez daitezela bueltatu
eguzkiarekin batera,
deserosotasunean egokitzen jakin
behar dela.
Batzuetan, ametsik badago,
haziak ere plastikozkoak
egin eta, harrapaturik, milaka
ihes pentsatu behar direla ikasi dut,
nahiz eta ilusioak itxaronean
gogor izan.
Zuk lur jota utzi ninduzun,
baina bizia hareazko bilakatu dut, une
ederrenean soilik harrizko bihurtzeko.