Fast Fatum
Fast Fatum
2023, poesia
104 orrialde
978-84-19570-08-6
Azala: Iosune de Goņi García
Libe Goitia Artetxe
2001, Xatki
 
 

 

 

Ezetzaren sinonimoak bilatu

egun bakartiak aurkitzen ditugun erara.

 

Hiri izateko ahaleginak gara.

 

Sustraiak alferrik galtzen ditugu,

indarrak, dortokak izaten saiatzen.

 

Gure bakardadeak gurutzatu dira eta

barrualdeko eraikinek azkenean ez gaituzte

ez

Hiri

ez

dortoka

                    bilakatu.

 

Antzutu baizik ez gaituzte egin.