Aurkibidea
Nola bilatu argia argi denean?
I. arazoa: gorputzaren papera maitasun harremanetan
II. arazoa: zaurgarritasuna arrisku gisa
III. arazoa: Moises eta lapurrak edo konfiantza gehiegi izatea
IV. arazoa: etsipena soluzio bakar gisa
Berriz ernalduko dira ipurtargiak
Burua garbitzeko orduan, amama, zuri ikasi nizun
Nola soka batek agerian utzi zuen, gauaren erdian

Jausitako orbelak,
sustraiekiko samurtasunari emanak,
elkarri bizkarra erakusten:
hil baino lehen ausart izan nahi
ez zutenaren adierazle,
norbaitek
—agian—
hatz batekin letraren bat edo beste,
izenen bat, hitzen bat edo beste
marraztuko duen esperantzarekin,
haizeak birpasatuko duela zoruan,
bizitza honetatik at dagoen adorearekin:
erdi txistuka…
erdi abeslari…
erdi barrurantz…
urrunetik zaintzen
oraindik arrotz zaiguna,
zaiona.