Keinu konplizeak
Keinu konplizeak
2018, poesia
88 orrialde
978-84-17051-12-9
azaleko irudia: Kepa Gonzalez
egilearen argazkia: Dani Blanco
Karlos Cid Abasolo
1963, Madril
 
 

 

BASQUE CULINARY CENTER

 

 

Porrusaldaren errezeta ez dakien orori

moztuko nioke nik sama

errezetaren osagaiak

taloa,

kilo bat txistu,

elastiko zuri-gorri edo txuri-urdin bat

(aukeran),

ehun gramo agur,

berrehun libra aita/ama,

bost tona txapel

direla

ez dakien orori.

 

Sama moztuko nioke,

bai,

porrusalda porruz egiten dela

aldarrikatzen duen

edozein fariseuri.