Keinu konplizeak
Keinu konplizeak
2018, poesia
88 orrialde
978-84-17051-12-9
azaleko irudia: Kepa Gonzalez
egilearen argazkia: Dani Blanco
Karlos Cid Abasolo
1963, Madril
 
 

 

NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK

 

 

Txikitako ikaskide hura.

Hamar urte ez nekusala.

Hamar edo hamabost.

Konplexuz betea,

martin-jakintsu erremedio gabea.

Bigarren Mundu Gerra datutan.

Hitler Waterloora iritsi zeneko

taxiaren matrikula.

 

Lan alferra

begirada altxaturik hitzak funditzea,

barraskilo, tu-jaurtitzaile nahigabeko,

espeleologoaren omenezko oroigarri.

 

Bagoian da ageri

lagun duen neskari laztan eginez.

 

Ene ondoan eseri eta

ene eskuineko giltzurruna ukondoz jo du

(halako hitz jarioaren ondorioak).

 

Ez dario lerderik,

ezta agurrik ere.

 

Haren begiak begiari so egiten dio.

 

Enperadore da

eta bagoia

haren inperio.