Keinu konplizeak
Keinu konplizeak
2018, poesia
88 orrialde
978-84-17051-12-9
azaleko irudia: Kepa Gonzalez
egilearen argazkia: Dani Blanco
Karlos Cid Abasolo
1963, Madril
 
 

 

EZ DA ESPERANTZA GALDU BEHAR

 

 

Buru-hilketa (behin eta berriz)

atzeratua.

Trena etorri arte

zenbatzen hasi eta

hogeira iristen banaiz

metrobidera botako diat

—agentziak—

ene buru kalkulatzailea.

Bat, bi, hiru,

ez zetorrek oraino,

lau, bost, sei,

kezkatzen hasia nauk,

zazpi, zortzi, bederatzi,

hobe ehun arte zenbatu banu,

hamar, hamaika, hamabi,

erdu, trena, tuneleko nire azukre koxkorra,

hamahiru, hamalau, hamabost,

ene ondareak bertso-eskolarentzat,

hamasei, hamazazpi, hemezortzi,

tunelean barrena iluna jaun eta jabe,

hemeretzi, hogei,

bazetorrek argia.

 

Lanetik bueltan

apika.