Keinu konplizeak
Keinu konplizeak
2018, poesia
88 orrialde
978-84-17051-12-9
azaleko irudia: Kepa Gonzalez
egilearen argazkia: Dani Blanco
Karlos Cid Abasolo
1963, Madril
 
 

 

ONDORIO LATZAK

 

 

Oihu egin gabe gelditu ziren

ilarakoak,

eman gabe gelditu da

bart gaueko musu arrotza

gaua hustu ez zedin

akaso,

putzuz bete zedin

igual.

 

Eta ez zen beste hitzik ahoratu.

Mututu zen galaxia itsu hura.

 

Braille metodoak

parra-parra saltzen dira

harrezkero

putetxe eta taberna-zuloetan.