Keinu konplizeak
Keinu konplizeak
2018, poesia
88 orrialde
978-84-17051-12-9
azaleko irudia: Kepa Gonzalez
egilearen argazkia: Dani Blanco
Karlos Cid Abasolo
1963, Madril
 
 

 

ALTXORRA

 

 

Noraezean erratu nintzen, itsasorrazturik,

zure ezpainetan

orrazi-irlako mapa neramala.

 

Behea jo zuen ontziak,

kirrika egin zuen aingurak,

neure zurezko hanka,

neure altzairuzko kakoa,

neure loro eleanitza

eman nizkien dohaintza gisa

milaka museori.

 

Eskuak hondarrean

kaxa bat susmatu-haztatu-ukitu zuen,

kizkur bati atxikia,

zeina baita

orrazi ezkutatuaren aztarna

eta

edozein maparen

funtsa.