Keinu konplizeak
Keinu konplizeak
2018, poesia
88 orrialde
978-84-17051-12-9
azaleko irudia: Kepa Gonzalez
egilearen argazkia: Dani Blanco
Karlos Cid Abasolo
1963, Madril
 
 

 

COMBOIOS DE PORTUGAL (I)

 

 

Sintratik Lisboara doan trenean

mozkorrak irri dagi mintzo zaigularik

(ezer gutxi dut ulertzen)

aurpegi kamuts, intelektual,

serio, berdintsu

garen besteoi.

 

Erruki dugu.

 

Gaixoa, dio berekiko

nire ezkerrean bere eserlekuaz

eta nirearen erdiaz jabetu den

andre permanentedunak.

 

Irri eta irri dagi (mozkorrak),

eta kantari dabil,

eta badu txartela.

 

Mozkorrek

beti izaten dute txartela.