IRUZURRA
Gaur bakarrik egon nahi dut,
isiltasun eta agur automatikoaren artean
banatua ez izan,
neure burua besarkatu, bai,
irudi goraipatu-baina-aldi-berean-alferrikakotik
urruntzeko,
neure azala kulunkatu eta
(hozkirria!!!)
arrotza zaidan izaki batekin nahasi.
Neure imajinaren inguruan piramide
bat eraikitzea
beste desiorik ez dut.
Salbu eta antzematen bazaitut,
gertu
ala
ez.