kritikak:
Bizitza bera, Javier Rojo,
El Correo, 2011-06-11
«Egunerokotasunetik hartutako irudiekin egindako poemak dira Ibargurenenak. Baina egunerokotasun hori zehatza ez delarik, abstraktuak suertatzen dira bere poemak, unibertsalizatu egiten baita jarrera, manierismora heldu gabeko poesia landuaren bidez».
Negutik, Leire Lopez Ziluaga,
Berria, 2011-07-10
«Liburuak maila nahiko onari eusten dio hasieratik bukaerara, nire iritziz, baina zenbait poema bikain falta zaizkiola iruditu zait, liburua biribiltzeko. Hala eta guztiz ere, liburu interesgarria egin du Ibargurenek, eta gustura irakurri dut».
Aresti eta Zea Mays, Igor Estankona,
Argia, 2011-07-24
«Subkontzienteari kasu gehiago egiten dieten zoroek arrisku handia hartzen dute, baina eurek gutxienez, noizean behin, aurkitzen dute diskurtsoa. Joan da neguan, hori bai hori, egon badagoen eta barrunta daitekeen emozioa hitzek eurek hozten dute maiz».
Beste aldea, Juan Ramon Makuso,
El Diario Vasco, 2011-09-30
«Irakurleak aurkituko du emozioa liburuan zehar, nahiz eta horretarako irakurketa arretatsua eskaini behar dion Ibargurenen proposamen poetikoari eta horrela emozioa dastatuko du».