Aurkibidea
1
2
3
4
ITXAROAN
zuk hozka dezazun daukat biluzik larrumintza
gogamenak ekarri lazturak ahaztu nahirik
jaidura honen sakonera haztatuko dut
ez diot nire buruari zutaz beste egiten utziko
ezin dut orain larritasun hau errendatu
begi-ikara ezkutatu
berantaroan jaio izanagatik
ahots guztien behelainoak zeharkatuko ditut
ez naiz isilgordeka ibiliko ertzetik ertzera
itsumenetik irten eta hondamena saihestuko dut
elkarren amildegia baino
elkarren kartografia osa dezagun
gaur ez bada bihar iritsiko zara
nigana datozen zubiak zeharkatuz
aurpegiaren atzealdean izango nauzu aiduru