Joan da negua
Joan da negua
2011, poesia
104 orrialde
978-84-92468-29-4
azala: Lander Garro
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2002, poesia
1996, poesia
 

 

ZURE ESKUAK

 

olgetan ikusi ditut zure eskuak

haizeak ateratako erroak bailiran

sukaldeko mahaitik leihorantz egin dute

akorde baten mugimenduan saretzen diren

hego hautsiak dira

leunagoak batzuetan latzagoak besteetan

 

lanpeturik ikusi ditut zure eskuak

nire gabeziak ulertzeko gai diren esku zaintsuak dira

mintzamoldea ahantzi ez duten esku ezpainkariak

izu guztiak gainditzeko gauza direlarik

maite ditut benaz

nire izena dakiten eskuak