Joan da negua
Joan da negua
2011, poesia
104 orrialde
978-84-92468-29-4
azala: Lander Garro
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2002, poesia
1996, poesia
 

 

BARATXE

 

ilargi zuritan etzan zinen suabe

goibeldurak arintze aldera

ondoez horren apatia mendekatu asmoz

 

jakina da nire atzamarren froga ukaezinak

atzemango dituztela zure gorputzean

 

ahoak goitika egin du zure aldarria

ezeren federik gabe iratzarri zarenean

itxarote horrek ernegatzen zaitu irmotzen zaitu

nahiz eta indar berriak bultzaka etorri

 

bizirauteko ahaleginean tematu zara apurka bada ere

betikotasunaren barne-muinetan urtuz

 

hauskor da isiltasuna zure oroimenean